Zaldibiako uraren proiektua bihar aurkeztuko dute
ZALDIBIA // Osinberde, Zaldibiako ude proiektua garatuko du Zaldibiako Udalak. Herriko ura izateak duen balioa azpimarratzeko eta zabaltzeko lanketa egingo du. Bihar, 10:30etik 12:30era, Olakosain dagoen Artxalgo ur biltegia barrutik bisitatu, ura iragazteko jarri berri den sistema ezagutu eta azalpenak jasotzeko aukera izango da. Herriko ostalaritzan jendeak Zaldibiako ura pitxarrean eskatzeko ohitura har dezan, kanpaina ere egingo dute bihartik aurrera.













