Asteburuak beste 20 kasu utzi ditu Goierrin
Dagoeneko ez dago Goierriko herririk eremu gorrian. Beasainen, Idiazabalen eta Zegaman agertu dira asteburuko kasu berririk gehienak.
Eguneko hamar kasutik beherako bataz bestekoa mantendu dute datuek asteburuan. Guztira 20 izan dira ostiraletik igandera bitartean Goierrin agertutakoak. Egoera aurreko asteetan baino hobea da, baina datuak oraindik ez dira nahi adina jaitsi.
Beasain da kasu berri gehien dituen herria, 5 positiborekin. Idiazabalek 4 ditu, Zegamak 3 eta bina Ataunek eta Segurak. Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, berriz, kasu bana agertu da.
Eragin tasari dagokionean, 5.000 biztanletik gorako herririk ez dago jada eremu gorrian. Legazpi (392,44) eremu laranjan dago, Urretxu (190,36), Zumarraga (162,92), Beasain (149,78) eta Ordizia (69,51) horian, eta Lazkaok (35,51) eremu berdean jarraitzen du.
Herri txikiagoen artean, eragin tasaren 500eko muga gainditzen dute Segurak (913,24), Zegamak (525,97) eta Ataunek (515,17). Beasaingo eta Lazkaoko osasun eremuak arrisku egoeratik kanpo daude, ordea, eta ez zaie bestelako neurririk aplikatuko.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.951 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/19 | 02/20 | 02/21 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 2 | 0 | 0 | 126 (+2) |
Beasain | 1 | 2 | 2 | 1.118 (+5) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 22 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 11 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 1 | 1 | 2 | 100 (+4) |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 38 |
Lazkao | 1 | 0 | 0 | 294 (+1) |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 501 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 107 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 11 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 45 |
Ordizia | 0 | 0 | 1 | 980 (+1) |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 76 |
Segura | 2 | 0 | 0 | 153 (+2) |
Urretxu | 0 | 0 | 1 | 396 (+1) |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 127 |
Zegama | 2 | 0 | 1 | 116 (+3) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 12 |
Zumarraga | 0 | 0 | 1 | 687 (+1) |
GOIERRI | 9 | 3 | 8 | 4.951 (+20) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.