Oilagorretarako txartelen itzulketa, ostirala baino lehen
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak Partzoneriako oilagor ehizarako eta gainerako oilagorretarako txartelak entregatzeko epea zehaztu du. Otsailaren 26a, ostirala, izango da txartelak entregatzeko azken eguna. Aurreko denboraldian erabilitako txartela itzultzea derrigorrezkoa denez, udaletxean bertan jasoko dituzte.













