Oroimen historikoko hitzaldietarako izena eman behar da
OLABERRIA // Olaberriko Olargi memoria historikoaren taldeak, udalak eta Aranzadi elkarteak bi hitzaldi antolatu dituzte. Josu Chueca mugez eta migrazioaz ariko da, martxoaren 5ean; Iñaki Egaña, 1936ko gerraren Goierriko ondorioez, hilaren 12an. Entzuleek izena eman behar dute, ostiralerako (681 175 113).













