Ataunen luizi batek itxiarazi egin du herribide zati bat
ATAUN // Azken egunetako euriteen ondorioz, Ataungo Kaxio Ibilbidea oinezkoen herribidean luizi bat izan da. Udalak itxi egin behar izan du bidea Auzmendi eta Etxetxo artean. Erori den harrizko horma bat berritu, eta «laster» irekiko dute. Hondatuta dauden eserlekuak aldatzen edo konpontzen ere da udala.













