Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia ireki du udalak
Itsasondoko Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko lan-poltsa osatzeko lehiaketa-oposaketa bidezko prozedura ireki du.
Lan-pol tsa horretan egoteak, datozen hiru urteetan, herrian aisialdi jarduerak eta opor garaian egon daitezkeen aldi baterako per tso nal beharrei eran tzu teko kontratatua izateko eskubidea emango du, hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran, beti ere. Aisialdi jarduerak, herriko haur, gazte eta nerabeei zuzendurikoak izango dira. Nerabeekin parte hartze prozesu bat egingo da baita ere. Eta azkenik, Udaleku Irekiak daude, Itsasondoko 3 eta 12 urte bitarteko haurrei jolaserako, gozamenerako, bizikidetasuna garatzeko, autonomia pertsonala areagotzeko, parte-hartzean trebatzeko aukera izango duten tokia, eta hori guztia euskaraz, berdintasunean eta aniztasunean.
Informazioa gehiago: www. itsasondo.eus/node/2360. Izen ematea martxoaren 4a arte.













