Idazlehiaketarako lanak bidaltzeko epea bihar amaituko da
BEASAIN // Beasain idazlehiaketara lanak aurkezteko epea bihar agortuko da, 14:00etan. Prosazko lanak, olerkiak edo bertsoak aurkeztu daitezke, Udaleko Erregistro Orokorrean. 2003 eta 2012 urte bitartean jaiotako ikasleek har dezakete parte. Adinaren arabera bost maila bereizi dira. 4.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan, bakoitza bere oroigarri edo diplomarekin.













