Asteburuan gora egin dute datuek eta 49 kasu gehiago atzeman dituzte
Osasun Sailaren arabera asteburuak beste 49 positibo utzi ditu Goierrin. Beasainen eta Lazkaon hamalauna kasu agertu dira, eta eremu horira pasa da Lazkao. Goierrik bost mila kasuen muga gainditu du.
Ez dago erlaxatzerik. Hori diote behintzat asteburuko datuek. Pasa den asteko beheranzko joeraren ondoren, atzera ere igo egin da positibo berrien kopurua Goierrin, 49 kasu berrirekin.
Beasain eta Lazkao dira positibo berri gehien pilatu dituztenak, hamalauna atzeman dituzte asteburuan. Deigarria da Lazkaoren kasua, bi astez apenas kasurik izan gabe, eremu berdean baitzegoen; asteburuko agerraldiarekin, ordea, eremu horira pasa da berriz, 266,34ko eragin tasarekin. Beasain ere eremu horian dago (221,10), Legazpirekin (214,06), Zumarragarekin (173,10) batera. Urretxu (58,57) eta Ordizia (49,65) dira eremu berdean jarraitzen duten bakarrak.
Herri txikiei dagokionean, Legorretan sei kasu agertu dira, bi Ormaiztegin eta bana Idiazabalen, Itsasondon eta Seguran.
Azken datu horiekin, bost mila kasuen muga gainditu du Goierrik. Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.039 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/26 | 02/27 | 02/28 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 128 |
Beasain | 4 | 1 | 9 | 1.142 (+14) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 22 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 11 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 0 | 1 | 112 (+1) |
Itsasondo | 0 | 0 | 1 | 40 (+1) |
Lazkao | 0 | 3 | 11 | 308 (+14) |
Legazpi | 0 | 0 | 2 | 506 (+2) |
Legorreta | 4 | 2 | 0 | 115 (+6) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 11 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 45 |
Ordizia | 0 | 1 | 2 | 984 (+3) |
Ormaiztegi | 0 | 2 | 0 | 79 (+2) |
Segura | 0 | 0 | 1 | 154 (+1) |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 398 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 127 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 116 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 12 |
Zumarraga | 5 | 0 | 0 | 698 (+5) |
GOIERRI | 13 | 9 | 27 | 5.039 (+49) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.