Xabi Orbegozo ordiziarra, 'Baserria' telebista saioko finalean
Kaletarra bada ere, ederki moldatu da baserriko lanetan eta lehiaketan. Amalur bikotekidearekin batera, finala jokatuko du, datorren igandean.
ETBko Baserria saioak baditu bi bikote finalistak, eta horien artean da Xabier Orbegozo ordiziar gaztea. Amalur bikotekidearekin batera iritsi da azken fasera, eta parean, Gari eta Gontzal izango dituzte, igandean. Kaletarra bada ere, “baserriko lanak egiten badakiela” erakutsi du ordiziarrak, eta hainbat astez, “kaletarrik onena” hautatu du publikoak.
Orbegozok 21 urte ditu, gizarte eta kirol animazio eta dietetika arloko goi-mailako ikasketak ditu, eta entrenatzaile pertsonala da. Sorosle lanetan ere aritzen da, eta gimnasiora joatea gustuko du, kulturismoa praktikatzen baitu.