744 orduko martxoaren 8a
Martxoaren 8ko egitaraua hilabete guztira zabaldu dute Beasainen. Hiru ardatz izango dituzte ekintzek: memoria historikoa, identitatea eta ahalduntzea
Martxoaren 8ak hilabete osoa hartuko du Beasainen. Etzi hasiko dira ekitaldiak, Goineniz zineklubaren emanaldiarekin. Martxoaren 30ean Kristina Galarragak itxiko du hilabetea, Asmubeko emakumeekin batera. “Martxoak 8 desberdina izango dugu aurreko urteetakoarekin alderatuta”, aipatu du Amets Arrospide berdintasun zinegotziak. “Egitarauak hiru ardatz ditu: memoria historikoa, identitade generoarekin zerikusia izango duten ekintzak eta herriko emakumeen ahalduntzea. Hor, dokumentalak izango ditugu, herriko emakume batek idatzitako liburuaren aurkezpena, lehen aldiz Zinegoak jaialdiko filmak ikusi ahalko dira…”
Egitaraua:
Martxoak 4 | ‘Entre nosotras’, filma | 19:00etan, Usurbe antzokian | Goieniz zineklubaren eskutik |
Martxoak 5-8 | Lilatoi birtuala (5Km) | ||
Martxoak 8 | Adierazpen instituzionala | 12:00etan, Erauskin plazan | Beasaingo Udalaren eta Asmuberen eta Oriako Lamiak elkarteen eskutik |
Martxoak 8 | ‘Emakumeak fabriketan’, hitzaldia | 17:00etan, Urbieta etxean |
Udal euskaltegiaren eskutik |
Martxoak 8 | Elkarretaratzea | 18:30, Erauskin plazan | Beasaingo mugimendu feministaren eskutik |
Martxoak 10 | ‘Woman’, dokumentala | 19:00etan, Usurbe antzokian | Asmuberen eskutik |
Martxoak 11 | ‘Florencia-Josefina Lamberto’, dokumentala eta solasaldia egileekin | 19:00etan, Usurbe antozkian | |
Martxoak 12-14 | Florencia-Josefina Lamberto’ dokumentala, sarean ikusgai | ||
Martxoak 19 | ‘Ama Alu Lur’, dokumentala | 19:00etan, Usurbe antzokian | Trans zikloaren eskutik |
Martxoak 25 | Zinegoak: Film laburren proiekzioa. | 19:00etan, Usurbe antzokian | |
Martxoak 26, 27 | Zinegoak: Film laburrak sarean ikusgai | ||
Martxoak 30 | ‘Eleonora, la hija del bosque’, liburuaren aurkezpena eta egilearekin solasaldia | 18:00etan, Igartza Jauregian | Asmuberen eskutik |
Gaur egin dute egitarauaren aurkezpena, Ixabel Olano plazan. Propio aukeratutako lekua izan da, “Ixabel beasaindarrentzat emakume esanguratsua” izan zelako, Leire Artola alkatearen hitzetan. “Udal gobernu bezala gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerantz eman beharreko pausoak egiteko konpromisoa hartzen dugu”, nabarmendu du. Atzean Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako kideen konpainia izan du.