Aiako plaza aldea eta herriko seinaledia txukuntzen ari dira
Aia auzoko plazan argindar eta telekomunikazio hariak estali dituzte; zirkulazio seinaleak berritzen ere ari dira, herri osoan.
Ataungo Udalak herriko mantentze lanen programaren barruan, zenbait jarduerari ekin die otsailaren bukaeran. Batetik, Aia auzoko plaza txukuntzen ari dira. Argindarraren eta telekomunikazioen hariak, airean zintzilik igaro beharrean, kanaletetan bilduko eta lurpean sartuko dituzte. Azpiegitura berritu eta itxura hobetu nahi dute, horrela. Bestetik, zirkulazioko seinaleak osatzen eta berritzen ari dira, herrian barrena.