Bederatzi domina lortu dituzte Andoainen
Tobera Musika Eskolako ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartu dute asteburuan; sari eta guzti itzuli dira.
Andoaingo 16. piano jaialdia jokatu dute asteburuan, segurtasun neurri guztiak zorrotz beteta. Urtebete jendaurrean jo gabe egon ondoren, Zegamako, Zeraingo, Segurako eta Mutiloako Tobera musika eta dantza eskolako bederatzi ikaslek hartu dute parte jaialdian, eta ez dira esku hutsik itzuli: zilarrezko lau domina eta brontzezko beste bost eskuratu dituzte, denek obrak buruz jota. Irudian, bederatzi parte hartzaileak, bakoitza bere dominarekin, eta Ainhoa Enatarriaga irakaslea.