Beste 29 kasu agertu dira Goierrin
Gora egin dute berriz ere koronabirusaren datuek, eta beste 29 positiboren berri eman du gaur Osasun Sailak. Beasainen, Urretxun eta Lazkaon daude gehienak.
Koronabirusaren datuek beste kolpe bat egin dute gora gaur, eta 29 positibo gehiago atzeman dituzte Goierrin, Osasun Sailaren txostenaren arabera.
Beasainek (8) ditu kasu berri gehien, baina baita Urretxuk (5) eta Lazkaok (4) ere. Bina positibo agertu dira Ataunen, Itsasondon, Legazpin, Ordizian eta Seguran, eta bana Legorretan eta Zaldibian.
Eragin tasetan ere nabari da igoera hori. Lazkao (337,36) eremu laranjan sartu da. Beasain (278,15), Legazpi (214,06), Zumarraga (173,10), Urretxu (131,79) eta Ordizia (69,51), berriz, eremu horian daude.
Herri txikiei dagokionean, Idiazabal (798,32), Legorreta (671,14), Itsasondo (549,45) eta Segura (521,85) eragin tasaren 500eko mugaren gainetik daude.
Azken datu horiekin, bost mila kasuen muga gainditu du Goierrik. Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.068 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/01 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 2 | 130 (+2) | ||
Beasain | 8 | 1.150 (+8) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 112 | ||
Itsasondo | 2 | 42 (+2) | ||
Lazkao | 4 | 312 (+4) | ||
Legazpi | 2 | 508 (+2) | ||
Legorreta | 1 | 116 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 2 | 986 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 79 | ||
Segura | 2 | 156 (+2) | ||
Urretxu | 5 | 403 (+5) | ||
Zaldibia | 1 | 128 (+1) | ||
Zegama | 0 | 116 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 698 | ||
GOIERRI | 29 | 5.068 (+29) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/02)