Gaintzan ere emakumeen zaintzan
Martxoaren 8ko ekitaldiak gaur dituzte Gaintzan. Goizean, herriko plaza apaindu eta aldarrikapenez osatu dute herriko emakumeek. Mendi buelta bat egin ondoren, elkarretaratu eta zaintzaren gaia plazaratu dute.

Gaintzako emakumeek Martxoaren 8a girotu eta jantzi dute. Gaur goizean, udaletxe zaharrean elkartuta, pankartak egin, afixak idatzi eta plazako hormetan zintzilikatu dituzte. Zaintzaren gaia da aurtengo M-8aren ardatzetako bat, eta emakumeen bizkar erortzen den gai horri heldu diote gaintzarrek ere.
Prestaketa lanak egin ondoren, Altzagaraterako herribidean mendi buelta bat egin dute. Atzera herrian elkatuta, mokadu bat eginez aldarrikatu dute Martxoaren 8a.