123
CAFen Solaris filialak 65 milioi euroko akordioa lortu du Errumaniako Obra Publiko, Garapen eta Administrazio Sailarekin. 123 e-autobus ekoitziko dituzte, 12 metroko Urbino estilokoak. Eskariaren bolumen handia dela eta, Europan zabalik zegoen lizitaziorik garrantzitsuenetariko bat zen.
Renferen 2.400 milioiko kontratua Stadler eta Alstom konpainiei esleitu diete. CAFek eskaria ez zuela jasoko jakina zen, lehiaketatik baztertu egin baitzuten iaz eskakizun guztiak ez betetzeagatik.













