'Otsandreak korrika' saiorako izen emateko azken eguna da gaur
ITSASONDO // Helduei zuzendutako Otsandeak korrika izenburua duen kontakizuna egingo du Amaia Zinkunegik, etzi, ostirala. Clarissa Pinkola Estes-en Mujeres que corren con los lobos liburutik hartutako zenbait ipuin eta istorio izango ditu ardatz. Saiora joan nahi dutenek izena eman beharko dute eta horretarako azken eguna gaur da. Izena emateko sartu Itsasondoko udalaren webgunean eta bete izen emate orria. Izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera, kulturgunean edo eskolako arkupean egingo dute.













