Ion Izagirre hirugarren Paris-Nizako sailkapen nagusian
Paris-Nizako azken etapan 7. geratu eta gero, hirugarren postua lortu du Izagirrek sailkapen nagusian
Ion Izagirre hirugarren Paris-Nizako sailkapen nagusian. Bora-Hansgrohe taldeko Maximilian Schachmannek lortu du lehenengo postua Paris-Niza lasterketa ezagunean, Astana taldeko Aleksandr Vlasov eta Ion Izagirre txirrindularien aurretik. Ormaiztegiarrak 7. egin du gaur jokatu duten zortzigarren eta azkeneko etapa honetan.
Izagirrek Astana taldearen 2021eko aurkezpenean aipatu zuenaren arabera denboraldi hasieran begiak Euskal Herriko itzulian finkatuta izaten dituen arren, ongi moldatu izan da beti Paris-Nizan: bosgarren 2016an, zazpigarren 2017an eta laugarren 2018an. Aurtengoan maila bat gorago igotzea lortu ormaiztegiarrak, Paris-Nizako sailkapen nagusian podiumeko hirugarren postua lortu ostean.













