Beasaingo intzidentzia tasak 500 gaixoen muga gainditu du
Beasaingo intzidentzia tasak 500 gaixoetako langa gainditu du asteburuan. 542,04an dago, zehazki. Eremu gorrian dago, hortaz. Halere, ez du ondorio zuzenik. Orain, intzidentzia tasa egoeraren neurgailua besterik ez da. Lau arrisku-mailako eskala batean gorenean dago, egoera larrienean.
Ostiraletik igandera bitarte 21 positibo gehiago atzeman dira. Azken bi asteetan, 76 dira positiboak. Urtarrila amaieratik ez da horrenbeste positibo pilatu.
Goierri behean hazita dabil pandemia. Asteburuan agertu diren positiboen erdiak baino gehiago bertan detektatu dira. Lazkaon intzidentziak goraka jarraitzen du eta 1.200ndik gora dago. Ordizian ere gora egiten ari da eta eremu laranjara igarotzeko zorian dago. Ataun, Itsasondo eta Legorreta ere eremu gorrian daude; Zumarragako eta Legazpi intzidentzia txikitzen ari da, berriz. Bi herriak horian daude, Urretxu bezala.
Goierri, laranjan
Eskualdeko intzidentzia tasa ere hazten ari da, nahiz eta atzo apur bat txikitu zen. 400ndik gora dago, eremu laranjan.
Aurreko astean egunero, gutxienez, 20 positibo atzeman ziren. Urtarrila amaieratik izan de asterik txarrera izan da. Asteburuan ere aspaldian baino positibo gehiago izan dira. Pandemiaren lehen urtean 5.326 positibo atzeman dira.