BKLk ezin izan du kantxa garaipen batekin estrenatu
BEASAIN // Lehenengoan ez da posible izan. Arri BKLk 53 eta 77 galdu zuen Antzizargo zoru berrituaren estreinaldiko partidan. Jakitun ziren partida zaila zutela, Tecnun-Askatuak goiko postuetan baitabil, baina gogotsu hasi zuten partida. Ez da gutxi, denboraldi zaila izaten ari baita. Geldialdiei eta beldurrei, oraindik garaipenik lortu ez dutela gaineratu behar zaie.













