Datuek goitik jarraitzen dute, beste 27 kasu berrirekin
Osasun Sailak 27 positiboren berri eman du gaurko txostenean. Ordiziak, Beasainek, Lazkaok eta Zaldibiak dituzte kasu berri gehien.
Asteburuko igoeraren ondoren, ildo berean jarraitzen dute, gaur ere, koronabirusaren datuek, 27 positibo berrirekin.
Ordiziak (8) eta Beasainek (6) dituzte kasu berririk gehienak. Lazkaok eta Zaldibiak hiruna dituzte, bina Legazpik eta Zegamak, eta bana Ataunek, Legorretak eta Urretxuk.
Eragin tasetan ere nabari da azken asteko igoera. Herririk handienen artean, Lazkaok du daturik okerrena, 1189,63eko tasarekin. Beasain (527,78) ere 500eko mugaren gainetik dago, eta Ordizia (357,50) eremu laranjan sartu da.
Herri txikiagoen artean, Ataun (686,89), Itsasondo (1236,26), Legorreta (1543,62), Zaldibia (603,14) eta Zegama (591,72) daude muga hori pasatakoen artean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.353 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/15 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 142 (+1) | ||
Beasain | 6 | 1.224 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 23 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 116 | ||
Itsasondo | 0 | 51 | ||
Lazkao | 3 | 379 (+3) | ||
Legazpi | 2 | 516 (+2) | ||
Legorreta | 1 | 138 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 47 | ||
Ordizia | 8 | 1022 (+8) | ||
Ormaiztegi | 0 | 83 | ||
Segura | 0 | 158 | ||
Urretxu | 1 | 419 (+1) | ||
Zaldibia | 3 | 138 (+3) | ||
Zegama | 2 | 125 (+2) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 707 | ||
GOIERRI | 27 | 5.353 (+27) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.