Nagore Leonek eraman du kalabaza
Ahoz Aho lehiaketako finalean, Leon markinarrarekin batera izan dira Monika Arratibel ataundarra eta Ane Arrugaeta gasteiztarra.
Nagore Leon kontalari markinarra da, On Galarraga eta sorgina ipuinarekin, bederatzigarren Ahoz aho narrazio lehiaketaren sari nagusiaren jabea. Ostiralean egin zuten finala, Ordiziako Barrena jauregian, eta hantxe jaso zuen Kalabaza, lehiaketaren garaikur preziatua. Finalean izan ziren baita ere, Monika Arratibel (Ataun), Sorgin lapurra ipuinarekin; eta Ane Arrugaeta (Gasteiz) Patxiku ipuinarekin.