Aurten ere ez da Ordiziako Artzain Eguna ospatuko
Artzain Egunik ez, baina gaztaren mozketa ekitaldia egingo dute Oiangu parkean, apirilaren 7an
Aurten ere ez da Ordiziako Artzain Egunik ospatuko. Hala jakinarazi du Ordiziako Udalak ohar bidez. Datorren apirilaren 7rako zegoen aurreikusita, baina osasun krisia dela eta, bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
Dena den, artzaintzaren sektoreari babesa emateko, Ordiziako Udalak XXVII. Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena egitea erabaki du, apirilaren 7an, goizeko 11:00etan, Oianguko parkean. Edukiera mugatua izango du, eta komunikabide eta gonbidatu gutxietara bideratua izango da