Gaur beste 28 kasuren berri eman dute
Osasun Sailaren arabera 28 positibo gehiago atzeman dituzte Goierrin. Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Ataunen agertu dira kasu berririk gehienak.
Datuek ez dute behera egin gaur ere, eta Osasun Sailak beste 28 kasuren berri eman du Goierrin.
Kasurik gehienak Beasainen (10), Ordizian (6), Lazkaon (5) eta Ataunen (4) agertu dira. Legazpik 2 kasu berri ditu eta Zegamak bat.
Eragin tasetan ere nabari da azken asteko igoera. Herririk handienen artean, Lazkaok du daturik okerrena, 1189,63eko tasarekin. Beasain (570,57) ere 500eko mugaren gainetik dago, eta Ordizia (397,22) eremu laranjan sartu da.
Herri txikiagoen artean, Ataun (744,13), Itsasondo (1098,90), Legorreta (1476,51), Zaldibia (603,14) eta Zegama (591,72) daude muga hori pasatakoen artean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.381 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/16 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 4 | 146 (+4) | ||
Beasain | 10 | 1.234 (+10) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 23 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 116 | ||
Itsasondo | 0 | 51 | ||
Lazkao | 5 | 384 (+5) | ||
Legazpi | 2 | 518 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 138 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 47 | ||
Ordizia | 6 | 1028 (+6) | ||
Ormaiztegi | 0 | 83 | ||
Segura | 0 | 158 | ||
Urretxu | 0 | 419 | ||
Zaldibia | 0 | 138 | ||
Zegama | 1 | 126 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 707 | ||
GOIERRI | 28 | 5.381 (+28) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.