N1 errepideko tuneletako argiteria berrituko dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak esleipen prozesua abiatu du. Lanak ez dira oraindik hasiko. Lau hilabeteko iraupena izango dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitaziora atera du N-I errepideko Beasain eta Ordizia arteko tuneletako argiteria-instalazioak egokitzeko proiektua, efizientzia energetikoa hobetzeko. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 807.762,83 eurokoa da, BEZa barne. Administrazioak tunelen ia 300 metroak led argiekin argiztatu nahi ditu, oraingoen aldean %55 gutxiago kontsumitzen baitute. Lanak burutzeko epealdia lau hilabetekoa izango da. Baliteke trafikoan arazoak eragitea, baina lanak ez dira berehalakoan hasiko.