Teknologiaren eta kontrol sozialaren inguruan, hausnarketa
Goierriko Kontseilu Sozialistak 'Teknologia eta kontrol soziala' hitzaldia antolatu du etzidamurako
Goierriko Kontseilu Sozialistak teknologiaren eta kontrol sozialaren arteko loturaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du. Gaiaren inguruko hitzaldia antolatu dute, horretarako. Etzidamu izango da, 11:00etan, pergolatako frontoian.
#Beasain | Gero eta gehiago pairatzen dugun kontrol sozialaren, eta teknologiak haren gainean betetzen dituen funtzioen inguruan hausnartuko dugu larunbat honetako hitzaldian.
— Kontseilu Sozialista Goierri (@Kontseilua_Goi) March 16, 2021
?Martxoak 20, 11:00tan
?Pergolatako frontoian (Beasain)
Bertan ikusiko dugu elkar. pic.twitter.com/VwD4C0F65y
Kontseilu Sozialista urte hasieran sortu zen, langile boterea antolatzeko asmoarekin. “Sozialismoaren eraikuntzak eta Euskal Herriaren askatasunak definitzen du gure proiektu politikoa”, diote. “Intergenerazioanala izango den eta borroka eremu ezberdinen arteko batasuna bultzatuko duen antolakundea gara”. “Egungo testuingurua aldi baterako dela pentsatu nahiko bagenu ere, gelditzeko etorri da eta ofentsiba orokor honek antolakuntza komunista urgentzia handiagoko erronka bilakatzen du. Bide horretan aritu da Goierriko Sare Sozialista lanean eta metatutako baldintza militanteak eta esperientziak baliatuz, ondorioztatu du etapa berri bati hasiera emateko garaia dela”.