Aritz Egeak ultratrailak egingo ditu aurten
Urretxuarrak distantzia erdiko probetatik ultratrailetara jauzia egingo du aurten. Abuztuan Montblanc-eko 98 kilometroko proba egingo du.
Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarrak ultratrailak egingo ditu aurten. Bere erronka nagusia Montblanc-eko 98 kilometroko ultratraila (CCC) izango da.
Orain arte egin dituen proba luzeenak maratoiak dira. Montblanc-eko proba prestatzeko, maiatzaren 8an BUTS txikia egingo du (75 kilometro) eta uztailaren 3an Austriako Innsbruck hiriko proba (70 kilometro). Zegama-Aizkorri ere egingo du, noski. CCC proba, berriz, abuztuko azken astean izango da. Denboraldia amaitzeko, urria bukaeran Transvulcania egingo du.