Datuetan erren jarraitzen du Goierrik, 29 positibo berrirekin
Koronabirusaren datuek ez dute behera egin aste osoan; gaur beste 29 kasuren berri eman du Osasun Sailak, gehienak Beasainen, Lazkaon, Ataunen eta Ordizian.
Egunez egun antzeko kopurua mantentzen ari da aste honetan, eta gaur, beste 29 positibo atzeman dituzte Goierrin, Osasun Sailaren txostenak jasotzen duenez.
Kasurik gehienak Beasainen (10), Lazkaon (8), Ordizian (4) eta Ataunen (4) agertu dira. Legazpik, Zegamak eta Zumarragak kasu bana dituzte.
Eragin tasari dagokionean, Lazkao (1296,16) eta. Beasain (627,63) 500eko mugaren gainetik daude, eta Ordizia (436,94) eremu laranjan sartu dago.
Herri txikiagoen artean, Ataun (973,10), Itsasondo (1098,90), Legorreta (1476,51), Zaldibia (603,14) eta Zegama (591,72) daude muga hori pasatakoen artean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.410 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/17 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 4 | 150 (+4) | ||
Beasain | 10 | 1.244 (+10) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 23 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 116 | ||
Itsasondo | 0 | 51 | ||
Lazkao | 8 | 392 (+8) | ||
Legazpi | 1 | 519 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 138 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 47 | ||
Ordizia | 4 | 1032 (+4) | ||
Ormaiztegi | 0 | 83 | ||
Segura | 0 | 158 | ||
Urretxu | 0 | 419 | ||
Zaldibia | 0 | 138 | ||
Zegama | 1 | 127 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 1 | 707 (+1) | ||
GOIERRI | 29 | 5.410 (+29) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.