Euskalmetek abisu horia eman du elurragatik
Gaur eta bihar, 500 eta 1000 metro artean kokatuko da elur maila. Tenperaturek ere behera egingo dute.
Denboralea dator berriz ere. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du gaurko eta biharko, elurra dela eta. Iragarpenen arabera, 500 eta 1000 metro artean egin dazeke, eta tenperaturek ere behera egingo dute.
Gaurko 800-1000 metro artean kokatu dute elur maila. Prezipitazio gutxi espero da hala ere. 1000 metrotik gora, 3 zentimetroko elurra egin dezake. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du; tenperaturak jaitsi egingo dira, eta sentsazio termikoa, are hotzagoarena izango da.
Bihar berriz, elur maila 1000 metroan egongo da goizean, baina arratsalderako 500-700 metro artean kokatuko da, batez ere barnealdean. Elur gehien tarte horretan egin dezake; 1000 metroko altueran 5 eta 15 zentimetro artean, eta 600ean 2 zentimetrora arte.