Hamaika zuhaitz gehiago
Herriko bost ikastetxeetako ikasle talde batek, Leire Artola alkatearen laguntzarekin, Sagastiguti parkean haritzak landatu ditu
Andramendi ikastolako, La Salleko, Murumendiko, Alkartasuna Lizeoko eta Txindoki Institutuko ikasle talde batek hamar haritz-landare eta haritza landatu ditu Sagastiguti parkean, Leire Artola Beasaingo alkatearekin. Beasaingo ikastetxeetako ikasleak Basoa ernatzen proiektua garatzen dabiltza, Eskola Agenda 2030 egitasmoaren barnean. Udalak, berriz, Zuhaitz bat Europagatik ekimenarekin bat egin du. Igandean Basoen nazioarteko eguna izango da.