Maite Frankok berdintasun ipuinak kontatu ditu
Berdintasunaren gaia landuko duen ipuin sortarekin izango da Itsasondon martxoaren 22an
Maite Franko ipuin kontalaria Itsasondon izango da datorren martxoaren 22an. Berdintasunaren gaia landuko duen ipuin sortarekin izango da. Ipuin kontaketa 3-8 urte bitarteko haurrentzat da egokia. Osasun egoera dela eta, aforoa mugatua izango denez, izena eman behar da martxoaren 20a baino lehen, udalaren webgunean.