Tabernaz taberna, arauak gogorarazten
Gipuzkoako ostalaritza elkarteko dinamizaitzaile talde bat bezeroiei portaera arauak gogorarzten ibiliko da, tabernak toki seguruagoak izan daitezen
Gipuzkoako ostalaritza elkarteko talde bat Beasainen eta Ordizian tabernaz taberna ibiliko da bihar, bazeroei oinarrizko arauak gogorarazteko: musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzea.
Ostalariek eurek hartutako erabakia da. Pandemia geldiarazteko euren hondar alea jarri nahi dutela azpimarratu dute. Ugaritzen ari diren positibo berriak geldiarazi nahi dituzte, ahal duten neurrian. Maskarak ere banatuko dituzte.
Udan hasi ziren ekimen honekin. Jende pilaketak sortzen diren eremuetara joatzen dute, eraginkorragoak izateko. San Jose zubian eta Aste santuko jai egunetan ibiliko dira, Gipuzkoan zehar.
Pandemia, hazten
Goierrin 314 Covid positibo atzeman dira azken hamalau egunetan. Hilabete baino gehiago zen ez zirela horrenbeste kasu pilatzen. Eskualdeko intzidentzia tasa 447,24an dago, eremu laranjan. Gipuzkoako bataz bestekoa bikoiztu egiten du. Zazpi herrik dute 500 gaixoetako baino intzidentzia tasa altuagoa, tartean Beasainek eta Lazkaok. Ordizia mugan dago, 437 gaixoetako intzidentzia tasarekin.