Alex Aranburu zazpigarren Milan-San Remon
Ezkiotarra munduko hoberenen artean sartu zen helmugara atzo Italian jokatutako Milan-San Remo lasterketan. Iazko postua errepikatuz, zazpigarren egin du aurten ere
Astana-Premier taldeko Alex Aranburu txirrindulari gaztea zazpigarren heldu zen atzo helmugara Italian jokatutako Milan-San Remo lasterketan. Iaz ere postu berbera lortu zuen arren, irabazlearengandik bi segundura geratu zen. Atzo ordea, irabazlearen denbora berean heltzea lortu zuen Aranburuk.
Lasterketa amaierako azken sprintera iritsi zen txirrindulari multzoarekin sartu zen ezkiotarra helmugara, Matthews, Van der Poel, Sagan, Van Aert, Ewan eta Jasper Stuyvenen atzetik. Azken hau izan zen atzoko lasterketa irabazi zuen txirrindularia, Trek Segafredo taldekoa.
25 urterekin, dagoeneko lorpen handiak egin ditu ezkiotarrak denboraldi hasiera honetan: hirugarren postua lortu zuen Tour de la Provencen, bosgarren postua Tirrenon eta seigarrena Omloopen.