Beasainek ere eman dizkie animoak
Artola alkateak eta Ugartemendia alkateordeak herriko bandera eman diote Elustondori, lehen taldeko kapitainetako bati. Trukean, bandera txuri-urdina eman die
Beasaingo herriak ere eman dizkie animoak Realeko jokalariei, kopako finalaren atarian. Leire Artola alkateak eta Adur Ugartemendia alkateordeak herriko bandera eman diote Aritz Elustondori, lehen taldeko kapitainetako bati. Zalerik ezingo denez joan, goierritarrak ordezkatuta egon daitezen herri guztietako banderak eramango dituzte. Egunotan ari dira jasotzen. Trukean, Gurekin dioen bandera txuri urdina jaso dute, udaletxeko balkoian jartzeko.