Beste koska bat gora egin dute datuek, 40 kasu berrirekin
Gaur beste 40 positibo gehiagoren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen, Ordizian, Zumarragan eta Urretxun daude gehienak.
Egonkortu beharrean, oraindik ere goraka jarraitzen dute koronabirusaren datuek. Gaur beste 40 kasu jakinarazi ditu Osasun Sailak Goierrin.
Beasainek (11) ditu kasu berri gehien; eta haren atzetik daude Ordizia (6), Zumarraga (5), Urretxu (4), Olaberria (3) eta Legazpi (3). Bina kasu dituzte Ataunen, Lazkaon eta Zegaman, eta bana Mutiloan eta Zaldibian.
Eragin tasari dagokionean, 500eko mugaren gainetik daude Lazkao (1296,16), Beasain (805,93) eta Ordizia (724,93) herri handien artean; eta txikiagoetan Ataun (1774,47), Zegama (1249,18), Olaberria (981,46) eta Legorreta (872,48).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.608 COVID-19 positibo kasu izan dira.
Bestalde, Lazkaon baheketa egingo dute bihar eta etzi (15:00-20:00), Barandiaran kiroldegian. 19-59 urte bitarteko lazkaotarrak daude deituta. Txanda hartzeko, 943 80 55 60 telefono zenbakira deitu behar da.
03/23 | DENERA | ||||
Altzaga | 0 | 4 | |||
Arama | 0 | 18 | |||
Ataun | 2 | 165 (+2) | |||
Beasain | 11 | 1.292 (+11) | |||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 24 | |||
Gabiria | 0 | 12 | |||
Gaintza | 0 | 9 | |||
Idiazabal | 0 | 122 | |||
Itsasondo | 0 | 51 | |||
Lazkao | 2 | 416 (+2) | |||
Legazpi | 3 | 525 (+3) | |||
Legorreta | 0 | 140 | |||
Mutiloa | 1 | 12 (+1) | |||
Olaberria | 3 | 55 (+3) | |||
Ordizia | 6 | 1073 (+6) | |||
Ormaiztegi | 0 | 85 | |||
Segura | 0 | 159 | |||
Urretxu | 4 | 426 (+4) | |||
Zaldibia | 1 | 139 (+1) | |||
Zegama | 2 | 138 (+2) | |||
Zerain | 0 | 13 | |||
Zumarraga | 5 | 729 (+5) | |||
GOIERRI | 40 | 5.608 (+40) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/24)