Herri batzarra larunbatean egingo dute Itsasoko ganbara aretoan
Itsasoko Batzordeak Herri Batzarra deitu du larunbaterako. 17:30ean izango da, udaletxeko ganbara aretoan. Urriko batzarraz geroztik emandako pausoak, 2021erako aurrekontuak, Ezkioko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin egindako bilera eta udaberriko auzolana izango dituzte hizpide, besteak beste.