Ezkio-Itsaon lau hilabeterako peoia kontratatuko dute
Peoi lanposturako deialdia zabaldu du Ezkio-Itsasoko Udalak. Lau hilabeteko iraupena izango du, lanaldi osoan. Udal aguazilaren laguntzailea izango da hainbat zereginetan. Izena udaletxean eman behar dute interesa dutenek, martxoaren 31 baino lehen. Bertan erroldatuta egotea, B1 gidabaimena izatea edo antzerako lanetan esperientzia izatea dira baldintzetako batzuk.