Sailburuordetzaren zuzendari izateari utzi dio Arresek
BEASAIN // Asier Arresek Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari izateari utzi dio. Urrian hartu zuen kargua, duela bost hilabete. Jaurlaritzak aldaketaren xehetasunik ez du eman, soilik Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez egindako erabakia dela. Arresek urteak daramatza hainbat erakude publikoen zuzendaritza postuetan.













