Basoan elkartutako bi emakume sortzaile
Kristina Galarragak 'Eleonora, la hija del bosque' liburua aurkeztuko du. Pili Irastortzak, berriz, egurrean landutako eskulturak erakutsiko ditu
Asmubek bi emakume sortzaileren lanak uztartuko ditu bihar, Igartzako Jauregian, 18:00etan. Alde batetik, Kristina Galarraga idazleak Eleonora, la hija del bosque eleberria aurkeztuko du; bestetik, Pili Irastortza zurginak, egurrean egindako lanak erakutsiko ditu. Basoa ardatz hartuta, bi sortzaileen arteko “fusioa” izango dela aurreratu du Galarragak. Ekitaldi hau martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzetako bat da.