Marka berria jarri du Goierrik, asteburuan 178 kasu gehiagorekin
Asteburuan gora egin dute datuek, beste behin ere. Ostiraletik igandera 178 positibo kasu zenbatu ditu Osasun Sailak. Igoerarik handiena Zaldibiak, Beasainek, Urretxuk eta Ordiziak izan dute.
Ostiraleko datu txarren eta Jaurlaritzak hartutako azken neurrien ondoren, ikusmina zegoen gaur, datuek zer esango zuten jakiteko. Joerak okerrera egiten jarraitzen du, eta beste 178 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Larunbatean marka guztiak hautsi zituzten datuek, 72 kasurekin.
Aipatzekoa da Zaldibian izan den agerraldia, hiru egunetan 42 positibo atzeman baitituzte. Beasainek (29), Urretxuk (25) eta Ordiziak (24) ere dezenteko igoera izan dute.
Gainontzeko herriei dagokionean, Lazkaon (11), Zumarragan (11), Legazpin (9), Ormaiztegin (5), Zegaman (5), Olaberrian (4), Idiazabalen (3), Legorretan (3), Seguran (3), Ataunen (2) eta Ezkio-Itsason (2) atzeman dituzte kasu berriak.
Positiborik gabe zazpi herri bakarrik libratu dira: Altzaga, Arama, Gabiria, Gaintza, Itsasondo, Mutiloa eta Zerain.
Bederatzi herri itxita
Eusko Jaurlaritzak ostiralean hartutako neurrien arabera, bederatzi herri daude itxita, gaurtik: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Olaberria, Ordizia, Urretxu, Zaldibia eta Zegama. Datuen hurrengo berrikuspena ez dute apirilaren 6ra arte egingo.
Asteburuko datuek, ordea, dantza handia ekarri dute eragin-tasetan, eta beste hainbat herri ere, eremu gorrian sartu dira, nahiz eta oraingoz ez zaien neurririk aplikatuko. Daturik okerrena Zaldibiak du, 3679,13ko tasarekin. 400eko mugaren oso goitik daude Zegama (1840,89), Ataun (1602,75), Mutiloa (1568,63), Olaberria (1417,67), Ordizia (1042,70), Ezkio-Itsaso (946,37), Lazkao (941,05), Beasain (870,12), Ormaiztegi (626,96) eta Urretxu (615,02). Zumarragak (448,02) eta Legorretak (402,68) ere gainditzen dute muga hori.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.654 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/26 | 03/27 | 03/28 | DENERA | ||
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 | |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 | |
Ataun | 1 | 0 | 1 | 169 (+2) | |
Beasain | 10 | 11 | 8 | 1.340 (+29) | |
Ezkio eta Itsaso | 2 | 0 | 0 | 29 (+2) | |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 12 | |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 | |
Idiazabal | 3 | 0 | 0 | 125 (+3) | |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 51 | |
Lazkao | 5 | 4 | 2 | 429 (+11) | |
Legazpi | 2 | 4 | 3 | 545 (+9) | |
Legorreta | 1 | 1 | 1 | 143 (+3) | |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 15 | |
Olaberria | 1 | 1 | 2 | 60 (+4) | |
Ordizia | 8 | 12 | 4 | 1119 (+24) | |
Ormaiztegi | 2 | 3 | 0 | 91 (+5) | |
Segura | 3 | 0 | 0 | 163 (+3) | |
Urretxu | 11 | 8 | 6 | 460 (+25) | |
Zaldibia | 11 | 23 | 8 | 198 (+42) | |
Zegama | 2 | 2 | 1 | 151 (+5) | |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 13 | |
Zumarraga | 3 | 3 | 5 | 750 (+11) | |
GOIERRI | 65 | 72 | 41 | 5.894 (+178) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.