Bertako ekoizleen hileroko azoka berezia etzi izango da
BEASAIN // Hileroko azoka berezia egingo dute etzi, 10:00etatik aurrera. Bertako ekoizleen garaiko produktuak erosteko aukera egongo da. Besteak beste, azelgak, espinakak, porruak, azak… Barazkiez gain bestelako produktuak ere izango dira. Bezeroen artean zozketak egingo dira. Udalbatzak aho batez onartu zituen azokako ekoizleei laguntzeko diru partidak.













