Beste 35 positibo atzeman dituzte eskualdean
Gaur beste 35 positibo gehiagoren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen daude kasu gehienak.
Oporraldietako asteburuan datuek izandako igoeraren ondotik, beste 35 positibo jakinarazi ditu Osasun Sailak gaurko txostenean.
Beasainen (8) daude kasu berri horietako gehienak, baina beste hamar herritan ere agertu dira positiboak. Launa positibo atzeman dituzte Lazkaon, Legazpin, Zaldibian, Zegaman eta Zumarragan, bina Ezkio-Itsason, Ordizian eta Seguran, eta kasu bakarra Olaberrian.
Eragin tasari dagokionean Zaldibiak jarraitzen du daturik okerrenekin (7539,20) eta 400eko mugaren oso gainetik daude baita ere Zegama (2038,13), Segura (1630,79), Ezkio-Itsaso (1577,29), Mutiloa (1176,47), Ormaiztegi (1097,18), Ordizia (1012,91), Urretxu (995,75), Lazkao (994,32), Legazpi (951,36), Beasain (877,26), Olaberria (872,41) eta Zumarraga (743,31). Eragin tasa txikiagoarekin, baina hala ere 400eko mugaren gainetik daude Altzaga (546,45), Idiazabal (462,18) eta Legorreta (402,68).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.356 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/06 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 5 |
Arama | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 170 |
Beasain | 8 | 1.415 (+8) |
Ezkio eta Itsaso | 2 | 34 (+2) |
Gabiria | 0 | 13 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 133 |
Itsasondo | 0 | 53 |
Lazkao | 4 | 472 (+4) |
Legazpi | 4 | 607 (+4) |
Legorreta | 0 | 146 |
Mutiloa | 0 | 15 |
Olaberria | 1 | 63 (+1) |
Ordizia | 2 | 1.175 (+2) |
Ormaiztegi | 0 | 99 |
Segura | 0 | 184 |
Urretxu | 2 | 494 (+2) |
Zaldibia | 4 | 266 (+4) |
Zegama | 4 | 169 (+4) |
Zerain | 0 | 14 |
Zumarraga | 4 | 802 (+4) |
GOIERRI | 35 | 6.356 (+35) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.