Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute Ordizian eta Beasainen
Osasunaren Egunean gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute Etxeratek eta Sarek Gaur Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Sarek eta Etxeratek gaixo dauden presoen askatzea aldarrikatu dute. 17 dira gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal preso politikoak.
Gaur, apirilaren 7an, Osasunaren Nazioarteko Egunean, Sare Herritarrak eta Etxeratek espetxean larriki gaixo diren pertsonak gogora ekarri nahi izan ditu hainbat herritan egindako elkarretaratzeekin. Goierriren kasuan, Ordizian eta Beasainen egin dituzte mobilizazioak. “Espetxe politika gizatiartzeko pausoak eman behar direla eta gaixotasun larriak dituzten 17 euskal preso politikoak berehala askatzeko eskatzen dute” beste behin, “duten gaitza baldintza duinetan artatzeko, haien senideen ondoan, eta haien osasunaren eskubidea errespetatua izan dadin”.