32 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak argitaratutako txosten epidemiologikoaren arabera, 32 kasu berri atzeman dituzte. Legazpin, Ordizian eta Beasainen daude kasu gehienak
Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, 32 positibo gehiago agertu dira eskualdean. Legazpin (10) agertu dira kasurik gehienak eta bere atzetik daude Ordizia (7) eta Beasain (5). Bina kasu atzeman dituzte Urretxun, Zaldibian eta Zegaman, eta kasu bana Gabirian, Itsasondon, Lazkaon eta Zumarragan.
Eragin tasari dagokionean, 400dik gora dauden herriak dira: Zaldibia (7478,89), Zegama (2103,88), Ezkio-Itsaso (1577,29), Segura (1565,56), Ormaiztegi (1018,81), Lazkao (1012,07), Legazpi (1010,82), Urretxu (995,75), Ordizia (943,40), Olaberria (872,41), Beasain (834,46), Zumarraga (712,76), Altzaga (546,45), Idiazabal (462,18), Itsasondo (412,09), Legorreta (402,68)
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.388 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/07 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 5 |
Arama | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 170 |
Beasain | 5 | 1.420 (+5) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 34 |
Gabiria | 1 | 14 (+1) |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 133 |
Itsasondo | 1 | 54 (+1) |
Lazkao | 1 | 473 (+1) |
Legazpi | 10 | 617 (+10) |
Legorreta | 0 | 146 |
Mutiloa | 0 | 15 |
Olaberria | 0 | 63 |
Ordizia | 7 | 1.182 (+7) |
Ormaiztegi | 0 | 99 |
Segura | 0 | 184 |
Urretxu | 2 | 496 (+2) |
Zaldibia | 2 | 268 (+2) |
Zegama | 2 | 171 (+2) |
Zerain | 0 | 14 |
Zumarraga | 1 | 803 (+1) |
GOIERRI | 32 | 6.388 (+32) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.