Bakardadea modu positiboan gainditzeko ikastaroa egingo dute Seguran
"Nire bakardadearekin soinean" izeneko ikastaroa egingo dute Seguran, bakardadea modu positiboan gainditzeko baliabideak eskainiz
Cebanc ikastetxearekin elkarlanean eta herriarentzat doan, “Nire bakardadearen soinean ikastaroa” eskainiko dute Seguran. Eli Valenzuelak bakardadea modu positiboan gainditzeko baliabideak eskainiko ditu bertan.
Ikastaro honen helburua izango da bertaratuei bakardade emozionala gainditzea ahalbidetuko dioten baliabideak ematea, euren autonomia eta autodeterminazioa sendotzeko gogoeten bidez. Izena ematen dutenek, bakardadea gainditzeko modu eraginkorrago bat aurkitzeko baliabideak izango dituzte eskura.
20 orduko programa bat izango da, eguneko 2 ordu iraungo dituena. 17:00etatik 19:00etara bitartean izango dira saioak apirilaren 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an, eta maiatzaren 4, 6, 11 eta 13an. Izen emateko epea apirilaren 9 arte egongo da zabalik hemen, Segurako Udalean edo liburutegian, 943801006 telefono zenbakira deituta, 627449161 zenbakira Whatsapp mezu bat bidaliz edota kultura@segura.eus helbidera idatziz.