Ziztu bizian pasa da Euskal Herriko Itzuliko pelotoia Goierritik
Gasteiz eta Hondarribia arteko laugarren etapa Deskargatik sartu eta Legorretan atera da. Errepideetan zale ugari elkartu da txirrindulariak animatzera. Astana taldeko Ion Izagirre eta Alex Aranburu euren jaioterritik pasatu dira.
Ia 20 minutuko aurrerapenarekin igaro da Euskal Herriko Itzuliko pelotoia Goierriko errepideetatik. Gasteiz eta Hondarribia arteko laugarren etapan, Deskargatik sartu dira Goierrira eta Legorretatik irten. Astana taldeko Ion Izagirre ormaiztegiarra eta Alex Aranburu ezkiotarra euren jaioterrietatik igaro dira, ziztu bizian.
Alex Aranburu ezkiotarrak bigarren etapa irabazi zuen Sestaon.