Ostalaritza Aurrerak elkarretaratzea deitu du ostiralean Ordizian
Osasun krisia dela eta pairatzen ari diren «indefentsio egoera» salatuko dute, Plaza Nagusian, 20:30ean.
Elkarretaratzea deitu du Ostalaritza Aurrera! elkarteak Ordizian. Ostiralean, hilak 16, Plaza Nagusian izango da hitzordua, 20:30ean. Osasun krisia dela eta pairatzen ari diren «indefentsio egoera» salatuko dute, beste behin ere, eta argi utzi nahi dute «egoeraren errudunak ez» direla. Gainera, bizitzen ari diren egoerari aurre egiteko laguntzak exijituko dituzte.