Txindokiko ikasleek '(des)konektatzeko' astea egingo dute
Txindoki Institutuko bigarren batxilergoko ikasle talde batek (des)konekxioa kanpaina egingo du datorren astean. Astelehenetik igandera bitartean sare sozialak zabaldu gabe biziko dira. Menpekotasunari aurre egin eta sare sozialik gabe bizi daitekeela frogatu nahi dute. «Deskonektatu konektatzeko», diote. Nahi duen orok har dezakeela parte esan dute.