Maiatzaren 8an Goierriko 22 mendi tontorretara igotzeko deia
Sarek Euskal Herriko 650 mendi tontorretan espetxe politika aldatzeko eskatuko du. Mendi igoera "bateratua" antolatu du euskal preso, iheslari eta deportatuen Sare herritarrak abian jarritako Izan Bidea dinamikak egun horretarako. Izena eman behar da. 11:30ean argazkia aterako da mendi tontorretan.
Euskal Herriko 650 mendi tontorretan espetxe politika aldatzeko eskatuko du Sarek maiatzaren 8an. Mendi igoera “bateratua” antolatu du euskal preso, iheslari eta deportatuen Sare herritarrak abian jarritako Izan Bidea dinamikak egun horretarako.
Goierrin, 22 mendi tontorretara igotzeko deialdia dago. 11:30ean, argazkiak ateratako dituzte. Aurrez izena eman behar da Sareren webgunean.