Maizpidetik Abalinera, Lazkao Txikiren sehaskara
Maizpideko ikasleak taldetxoetan banatuta, Lazkaomendira oinez igo eta Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolari ospetsuaren eta maitatuaren etxean barneratu dira, Lazkao Txikiren ilobek gidatuta.
Maizpide euskaltegiko ikasleek egun berezia dute gaurkoa. Udako erako ikastaroa ematen ari dira apirilean, 15 egunekoa eta asteburu honetan ikasleak Lazkaon geratu direnez, Lazkao Txikiren jaiotetxe Abalin baserrira bisitak egiten ari dira goiz eta arratsaldez. Taldetxoetan banatuta, Lazkaomendira oinez igo eta Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolari ospetsuaren eta maitatuaren etxean barneratu dira, Lazkao Txikiren ilobek gidatuta.
Bertsolariaren logela, haren objektuak, sariak, txapelak, liburuak nahiz argazki txukun-txukun dauzkate ilobek jarrita. Gainera, Abalineko ganbaran baserriko tresnak txukundu, eta erakusketa bat ere jarri dute.
Lazkao Txikik logelako leihotik ikusten zuen egunsentia eta egunsentia gai hartuta jarritako bertsoak kantatu dituzte ikasleek eta ilobek, Lazkao Txikirekin batera.
Bihar, omenaldia
Bestalde, bihar, Lazkao Txiki Gogoan ekitaldia egingo dute Lazkaoko Zelaian, 12:30ean, Gerrikok, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta Oin-Arin dantza taldeak.