Minbiziaren aurkako elkartearen hitzaldia eta dokumentala Ordizian eta Legorretan
Astelehenean Ordizian 'Minbiziari aurrea har diezaiokegu?' galderari erantzuten saiatuko dira eta asteartean Legorretan 'Aulki hutsak' dokumentala ikusteko aukera izango da.
Gipuzkoako AECC Minbiziaren aurkako elkarteak bi ekitaldi iragarri ditu datozen egunetarako Goierrin. Batetik, astelehenean, 18:00etan, Ordiziako D’Elikatuzen, Minbiziari aurrea har diezaiokegu? galderari erantzuten saiatuko dira Laura Mongelos, AECC Gipuzkoa prebentzio-psikologoa,Iñaki Telleria, Mutiloako Ostatua sukaldaria eta Iñigo Marotias, Ordizia Rugby entrenatzailea, elikadura eta bizitza osasungarria, minbizia bezalako gaixotasunak prebenitzeko gakoak direlako.
Bestetik, Legorretan, asteartean Legorretan, Aulki hutsak dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, 18:00etan, eta, ondoren, solasaldia izango da Iñaki Peña, Arrasateko ospitaleko medikuarekin. Heriotzari eta doluari buruzko dokumentala da eta profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen dira bertan.
Dokumentalak bi sari ere jaso ditu: Cine Invisible izeneko nazioarteko zine jaialdian: euskarazko lan onenaren saria eta ikusleek emandakoa. 2014.Badajozen egiten den Videomed izeneko Medikuntza-zinema, Osasuna eta Telemedikuntzaren nazioarteko jaialdian. 2016.
Gipuzkoako AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak Legorretako Udalarekin elkarlanean antolatutako saioa da. Doan izango da, baina izena eman beharko da aurrez, Kultur etxean (943 08 50 50/ kultura@legorreta.eus) edo 747428260 telefono mugikorrean.